Karpa apurtu du haizeteak

Erredakzioa 2020ko urr. 21a, 07:58

Karpa apurtuta. Argazkiak: Udala eta Ander Pastoriza.

Bart gauean, gogor jo du haizeteak, baita Soraluzen ere. Plaza Zaharreko karpa apurtu egin du. Udal lantaldeko kideak herrian bestelako kalterik izan den ari dira aztertzen.

Bart gaueko haize ufadek triskantzak eragin dizkiote Plaza Zaharreko karpari.  2016an erosi zuen Udalak, 18.000 eurotan.

Udal lantaldekoen esanetan, goizaldeko ordu biak aldera apurtu du karpa haizeteak.

Orain, goizeko lehen orduetatik herrian edo mendian bestelako kalterik izan den aztertzen ari dira udal langileak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.