Dagoeneko 115 plazentziatarrek eman dute izena

Egoitz Unamuno 2020ko urr. 21a, 09:00

Euskaraldiaren mahaia kontzejupean.

Irailaren 24tik zabalik dago Euskaraldian izena emateko epea eta antolaketa batzordeak jakinarazi duenez dagoeneko 115 plazentziatarrek eman dute izena.  

Herritarrik gehienek internet bidez eman dute izena, dela Euskaraldia.eus webgunera sartuta edo emailez, posta elektronikoan jaso duten sarbide pertsonalizatuaren bitartez. Izan ere, aurreko edizioan izena eman zuten herritarrek email bat jaso dute aurreko edizioko izen-ematea balidatzeko aukera ematen diena.  

Gutxi batzuek paperean eman dute izena, eguen eta bariku arratsaldetan Euskaraldiko lokalean edo kontzejupean jartzen den mahaian fitxa eskuz beteta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.