Gaur, Espainiako Vuelta saihesbidetik pasatuko da

Ubane Madera Zangitu 2020ko urr. 20a, 10:08

Txirrindulariak iazko Espainiako Vueltan. Argazkia: Sarah Meyssonnier.

Gaur, urriak 20, abiatuko da Espainiako Vuelta, Irundik abiatu ere. Bukatu, berriz, Arraten bukatuko da. Eta Eibartik Bergararako bidean, txirrindulariak Soraluzeko saihesbidetik pasatuko dira. Aurreikuspena da etapa 17:30ean bukatzea, beraz, 16:00etatik aurrera, inguruko zirkulazioan eragin handia izango du.

Gaur, 12:51n abiatuko dira Espainiako Vueltan lehiatuko diren txirrindulariak, Ficobatik. 173 kilometroko ibilbidea izango dute aurrez aurre.

Ibilbidea eta ordutegia

Honako ibilbidea egingo dute: 

Irun-Donostia-Errenteria eta Lezo-Donostia-Usurbil-Aginaga-Orio-Zarautz-Getaria-Zumaia-Zestoa-Azpeitia-Azkoitia-Aizpurutxo-Urretxu-Zumarraga-Legazpi-Udana-Olabarrieta-Oñati-Kanpantzar-Elgeta-Karabietagaina-Eibar-Bergara-Elgeta-Karabietagaina-Eibar-Arrate.

Antolatzaileen esanetan, etapa aipatutako puntuetatik pasatu baino 40 minutu lehenago eten egingo dute zirkulazioa tokian tokian. Aurreikuspena da Eibarren eta Bergararen arteko lasterketa zatia 16:43tik 17:06ra bitarteko tartean egitea. Soraluzetik pasatuko dira orduantxe. Beraz, 16:00etatik aurrera, txirrindularitza probak eragin handia izango du inguruko errepideetan.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.