Eguenean erabakiko dute Frontenis Txapelketa egin ala ez

Ubane Madera Zangitu 2020ko urr. 20a, 09:08
Frontenis Txapelketa, iaz.

Eusko Jaurlaritzak ezarriko dituen neurri murriztaileak direla-eta, zalantzan dago azaroan Frontenis Txapelketa egiteko aukerarik izango ote den. Antolatzaileei galdetuta, aditzera eman dute eguenera arte itxarongo dutela erabakia hartzeko, Jaurlaritzaren agindua buletinean argitaratu arte.

Behin agindua argitaratua, haren zehaztasunak ikusteko aukera izango dute Frontenis Txapelketaren antolatzaileek eta horren arabera hartuko dute erabakia. Ezustekorik ezean, Eusko Jaurlaritzaren agindua eguenean argitaratuko da buletinean.  

Justu, joan den astean iragarri zuten martxoan egitekoa zen Frontenis Txapelketa azaroan egingo zutela. Baina zapatuan pandemia geldiarazteko helburuarekin, neurri murriztaile berriak iragarri zituen Eusko Jaurlaritzak. Haietako baten arabera, ezin izango da egin federatu bako kirol lehiaketarik. Eta badirudi behintzat, agindu horrek zuzenean eragingo diola Frontenis Txapelketari.