Jolasetan eta jarduera fisikoan oinarritutako saioak

Ubane Madera Zangitu 2020ko urr. 17a, 09:05

Astelehenean abiaraziko dute eskola kirolaren 2020-2021 ikasturtea. Pandemia urtean gauden honetan, kirol jakinetan oinarrituta baino, jolasetan eta jarduera fisikoan oinarritutako kirol-saiak egingo dituzte, talde bakoitzak astean behin. 

Aurtengo eskola kirola desberdina izango da orain artekoarekiko, bai urtarrilera arte, behintzat. Begiraleek prestatuko dituzte saioak, kirol jakinetan oinarrituta baino, jolasetan eta jarduera fisikoan oinarrituta. Gipuzkoako Foru Aldundiak dagoeneko bidali ditu 12 saio, jarduerekin hasteko. 

Bestelako ezaugarri berezien artean, ikasleak talde txikiagoetan antolatuko dituzte, ezin izango dituzte aldagelak erabili eta besteak beste, ez dute partidurik jokatuko zapatuetan. 

Parte hartuko dute ume kopuruari dagokionez, berriz, atzo, barikua, izena emanda duten hainbat ikasleren ordainketak egin barik zeuden oraindik, beraz, datorren astean jakinaraziko dute zenbat umek jardungo duen aurten.