Herriko 23 elkartetako ordezkariak Euskaraldiaren bileran

Egoitz Unamuno 2020ko urr. 16a, 16:29

Taldeetako ordezkariak joan zen asteko bileran.

Urriaren 8an, Euskaraldian entitate moduan parte hartzeko modua zein den azaltzeko bilera egin zuten antzokian. Herriko elkarteetako 23 ordezkarik parte hartu zuten. 

Ariguneak zer diren azaltzearekin batera, entitate eta norbanako moduan izena emateko dauden aukeren berri ere azaldu zieten elkarte sozialetako ordezkariei, eskatuz elkarteen parte hartzea aztertu eta kideen artean horren berri zabaltzeko.

Bileran herriko 23 elkarte izan ziren ordezkatuak: Musika eskola, EAJ, Plaentxi Herri Ikastetxea, EA, EH Bildu, Sortu, Carmelo Mendizabal, Txistularien taldea, Ezoziko Ama abesbatza, Odol emaileen elkartea, Ibai-Eder elkartea, Mendi taldea (helduena eta gurasoena), Gure Esku, Harrera, Arrano elkartea, Sare, La Merced ja batzordea, Lagun Maitea elkartea, Atxolin guraso elkartea, San Andres elkartea, Itxaropena jubilatuen elkartea, Mahastia, Marras irristaketa taldea.