Gaur, futbol eskolarekin lotutako batzarra

Ubane Madera Zangitu 2020ko urr. 15a, 09:14

Sorako jokalari gazteak partidua jokatzen, Ezozi Futbol Zelaian, iaz.

Datorren astean abiatuko du 2020-2021 ikasturtea Sorako futbol eskolak, astelehenean, hain justu. Gaur, eguena, ikasturtearen gaineko berezitasunak eta COVID-19arekin lotutako protokoloari buruzko azalpenak emateko batzarra egingo dute, Herriko Antzokian.

Gaur, 18:30ean deitu dute batzarra, aurten futbol eskolan ibiliko diren umeen gurasoei zuzenduta. Eskola mailako gainerako kiroletan moduan, futbol eskolan ere kontaktu bako entrenamenduak egingo dituzte, segurtasun neurriak zainduta; horrez gainera, ez da eskolen arteko partidurik izango, ez behintzat, urtarrilera arte. 

Oraingoz, 60 bat neska-mutikok eman dute izena futbol eskolan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.