Gaur, Gipuzkoako Txapelketako partidak

Ubane Madera Zangitu 2020ko urr. 9a, 13:27

Atxotegi eta Balerdi irailaren amaierako partidan; irabazi egin zuten.

Gaur, barikua, 19:00etan hasita, Gipuzkoako Txapelketako bi pilota partida izango dira Arane kiroldegian; eskuz binakakoa lehenengo eta paletakoa ondoren, biak ala biak nagusi mailan.

Eskuz binakako partidari dagokionez, etxekoek, Muruak eta Balerdik Villabonako Urbieta anaien kontra jokatuko dute. Bigarren partidan, berriz, Santamariak eta Fernandezek Donostiako bikotea izango dute aurrez aurre. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.