Errugbia

Hasi dira errugbian

Ubane Madera Zangitu 2020ko urr. 9a, 09:19

Asteon, eguaztenean hasi dute 2020-2021 denboraldia eguraldian. Eguraldi eskasa baina “giro ezin hobea” izan zuten aurtengo egoerak berezia bilakatu duen estreinaldian, errugbian jarduteko gogotsu baitzeuden taldekideak. Pandemia egoeran, herriko lehen kirol taldea izan da eskola mailako kirola abiarazten. Argazkiak: Aitziber Mayo.

Maskarak jantzita, eskuak desinfektatuta eta segurtasun distantzia zainduta jardun zuten errugbian eguaztenean. Segurtasun neurriek, ordea, ez zuten galarazi kirol jarduerari gogotsu ekitea. “Bagara, bagabiltza eta ibiliko gara. Gora Rugbya!!!”, adierazi dute taldetik. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.