Tasak eta zergak izoztuta, salbuespenekin

Ubane Madera Zangitu 2020ko urr. 8a, 19:34

Udal ordezkariak alde botatzen, atzoko udalbatzarrean.

Atzo, udalbatzarrak aho batez onartu zuen 2021eko tasak eta zergak izoztea. Hala ere, badira hainbat tasa irizpide orokor horretatik kanpo geratuko direnak: Hirigintzarekin lotutako hainbat lanei dagozkien gastuak eta garabi-gastuak.

Garabiari dagokionez, urtarriletik aurrera 200 euro kostako da garabiak eramandako autoa berreskuratzea. Iker Aldazabal alkateak esplikatu zuenez, Udaltzaingoak eskatu du tasa handitzea, zerbitzu horrek Udalari “eragiten dion gastua parekatzeko”.

Kontsulta urbanistikoei

Hirigintza-lanei dagokienez, berriz, zenbait motako kontsulta urbanistikori tasak aplikatuko dizkiete, halakoetan udal-langileen lanorduak erabiltzen direlako. Adibidez, honakoei:

  • Hiri-lurzoruko partzelazio lizentziei.

  • Birpartzelazioei.

  • Landa-eremuko partzela segregazioei, agrupazioei eta halakoei.

  • Plan partzialei.

  • Xehetasun azterketei (irisgarritasuna bermatzeko proiektuetan izan ezik).

  • Hondamendi espedienteei, zigor espedienteei eta besteri.

Proposamena aho batez onartu zen. Bai Udal Gobernuak zein oposizioak azpimarratu zuten tasen helburua ez zela diru-bilketa egitea, udal langileen lanorduak ordaintzea baizik. Gainera, jakinarazi zuten inguruko herri guztietan berdin jokatzen dela aspalditik eta Soraluzeko tasak haietakoen azpitik daudela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.