- Euskaraldia.eus webgunean sartu eta izena emateko fitxa beteta.
- Euskaraldiko lokalera joan (Santa Anan) eta fitxa eskuz beteta. Oraingoz, Euskaraldiko lokala eguenetan eta barikuetan dago zabalik, 18:00etatik 20:00etara.
Datozen egunetan, iazko edizioan izena eman zuten herritarrek email bat jasoko dute eta barruan lotura pertsonalizatu bat, bertan klikatuta izen ematea baieztatzeko aukera emango diena. Baieztatzeko aukera emateaz gain, herritarrak aukera izango du lehen edizioan aukeratutako rola aldatzeko ere.
Helburu koantitatiboa eta koalitatiboa
2018ko edizioan Soraluzen 550 herritarrek eman zuten izena Euskaraldian eta alde koantitatibotik antolaketa batzordearen helburua da kopuru horretara ahalik eta gehien hurbiltzea, hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketak presentzia eta eragin handiagoa dezan.
Alde koalitatiboari dagokionez, antolatzaileek gogorarazi nahi dute rola aukeratzean, gakoa jokaeran dagoela, ez gaitasunean. Rolen funtzioak hobeto azaltzeko, webgunean Ahobizi eta Belarriprest rolen gaineko azalpenak gehitu dituzte.