Ahozko euskara hobetzeko, gehiago erabiltzeko, jende berria ezagutu eta ondo pasatzeko, ingurune euskalduna sortu, indartu edo zabaltzeko… helburuak ditu Berbalagun egitasmoak. Astean behin elkartzen dira bertako partaideak, ordubetez eta talde txikietan. Tabernan, paseoan, plazan, kirola egiten, dantzan… talde bakoitzak erabakitzen du zelako ekimenak egin nahi dituen.
Horiez gain, Soraluzen egiten diren euskarazko kultur emanaldietarako sarrerak debald, irteerak eta egunpasa zoragarriak, afariak, bisita gidatuak… ere egiten dituzte Berbalagun egitasmoaren baitan.
Izena non eman
Bertan parte har dezakete euskaraz berba egin nahi duten guztiek. Hori bai, komunikatzeko oinarrizko gaittasuna behar da (B1. edo B2).
Izena emateko epea urriaren 23an bukatuko da. Bideak ondorengoak dira: Pil-pileanen, AEK Euskaltegian edo Udalaren Euskara Zerbitzuaren bulegotetan fitxa beteta.
Informazio gehiago behar izanez gero:
- Pil-pilean Euskaltzaleen Elkartea: Miren Gallastegi (622 62 02 22)
- AEK Euskaltegia: Iñaki Korta (943 75 14 34)
- Udaleko Euskara Zerbitzua: Mikel Leunda (943 75 30 43)