Hockeyan izena emateko azken eguna

Ubane Madera Zangitu 2020ko urr. 6a, 10:17

Marras Hockey Taldeko kideak Zaragozan.

Gaur, urriaren 6a, itxiko da hockeyan izena emateko epea. Marras Irristaketa Taldetik jakinarazi dutenez, ekainean izena eman ez zutenei zuzendutako aukera da hauxe. Urrian hasiko dira hockey entrenamenduekin, adinaren arabera. 

Urrian hasi eta honako egunetan egingo dituzte hockey-entrenamenduak: 

  • Benjaminak: 2011-2012an jaiotakoak. OSTEGUNETAN 18:00-19:30.
  • Alebinak: 2009-2010an jaiotakoak. OSTEGUNETAN 19:15-21:00.
  • Infantilak: 2007-2008an jaiotakoak. ASTEARTEETAN edo eta OSTIRALETAN 15:30-16:45  

Izena emateko, segidako loturan azaltzen den galdetegia bete beharra dago: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScS4rW33JrgaxzCl3E-G2dAoi1-UN2jAE8-j-tah8KwVwMkwg/viewform?usp=sf_link

Galdetegia betetzeko arazoren bat baldin badago, honako WhatsApp zenbakira jo daiteke: 660 12 70 12.

Marras Irristaketa Taldetik ohartarazi dute taldeen kopurua mugatuta dagoenela COVID-19aren pandemiarengatik. Hori horrela, kopuruekin arazorik balego ekainean apuntatu zirenek izango dute lehentasuna. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.