Aurten, pandemiara egokitutako errugbi jarduerak egingo ditu Errugbi Taldeak, gainerako eskola kirolek moduan. Gaur, taldeko kide diren umeen gurasoei esplikatuko diete ze neurri mota aplikatuko duten, Herriko Antzokian egingo duten bileran. 18:30ean da hitzordua.
Errugbi taldetik, besteak beste, azpimarratu dute herritarren eta saltokien laguntzari esker material berria erosi dutela errugbi jarduera beharrezko segurtasun eta higiene neurri guztiekin egiteko. Izan ere, taldeek elkarren artean ezin izango dute kontaktu zuzenik izan eta hori saihesteko, errugbi baloi gehiago erosi dituzte.
Horrez gain, taldeko hainbat ordezkarik COVID-19arekin lotutako ikastaroa egin dutela ere jakinarazi dute.
Datorren astean hasi
Errugbi taldearen asmoa da datorren astean, urriaren 7an, eguaztena, hastea entrenamenduekin. Ezozi Futbol Zelaia baliatuko dute entrenamenduetarako, 18:30etik 19:30era bitartean. Bertara elkarrekin igotzeko, 18:00etan egin dute hitzordua, Plaza Zaharrean.