Bat galdu eta bestea irabazi

Ubane Madera Zangitu 2020ko ira. 28a, 09:53

Aitor Atxotegi eta Manex Balerdi atzoko partiduan.

Atzo, domeka, Gipuzkoako Txapelketako bi partida jokatu zituzten Arane kiroldegian. Kadeteek jokatu zuten lehenengo eta 8-22 galdu zuten Hernaniko bikotearen kontra. Nagusiek, berriz, 22-9 irabazi zuten Oiartzungo bikotearen kontra.

Partidu zaila izango zela aurreikusi arren, Aitor Atxotegik eta Manex Balerdik nahikoa erraz irabazi zioten Oiartzundik etorritako bikoteari. 12-4ko bentaja ere izan zuten, baina etxekoen kale batzuk eta bisitarien ondo jokatutako tanto batzuk tarteko, 9 tanto egitera iritsi ziren oiartzuarrak. 

Hortxe izan ziren partidako estutasunik handienak. Hala ere, Atxotegik eta Balerdik zailtasunei aurre egin, tantoak egiten segitu zuten eta oiartzuarren urduritasuna atzeman egin zen, batik bat, azken tantoetan. 22-9an bukatu zen partida. Esan, baita, tanto gehienak atzelariek jokatu zituztela.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.