Euskal presoen eskubideen alde urriaren 3an Karakate eta Atxolinera igotzeko deia

Erredakzioa 2020ko ira. 26a, 19:31
Euskal presoen aldeko elkarretaratzea, barikuan.

Atzo, barikua, euskal presoen aldeko elkarretaratzea egin zuten. 50 herritar inguruk babestu zuten. Amaieran, dei egin zuten urriaren 3an, euskal presoen alde deituta dagoen Euskal Herriko 600 mendi tontorretara igotzeko ekimenean parte hartzeko. Soraluzeren kasuan, dei egin dute Atxolilin eta Karakatera igotzeko. 

Sare Herritarrak dei egin du urriaren 3an Euskal Herriko 650 mendi tontorretara igotzeko Izan bidea ekimenaren baitan.

Soraluzen, Karakate eta Atxolinera igotzeko dei egin dute. Hitzordua 11:00etan izango da Karakaten; bertan argazkia atera eta txorizoa banatu dute. Izena emateko epea zabalik dago: Gaztelupen, Bolian, Arranoan, Mendizabal okindegian, Edurtzan eta Iratxon.