"Osakidetza. Honaino heldu gara!"

Ubane Madera Zangitu 2020ko ira. 18a, 15:19

Anbulatorioko langileak eta herritarrak elkarretaratzean, Plaza Zaharrean, gaur eguerdian.

Kalitatezko osasun publikoaren eta langileen eskubideen alde leloarekin gauzatu dute osasun arloko profesionalek iragarri dituzten mobilizazioen artean lehena, gaur eguerdian, barikua. Plaza Zaharreko karpapean elkartu dira anbulatorioko langileak eta haiei babesa erakustera bertaratu diren herritarrak, gehienak pentsiodunen mugimenduko kideak. Osakidetza. Honaino heldu gara! zioten kartelak erakutsi dituzte.

Gaur, 13:00etan, anbulatorioko langileak Plaza Zaharrera irten dira protestara. Haiekin bat egin dute 50 herritar baino gehiagok, gehienak pentsiodunen mugimenduko kideak, baina izan dira bestelako herritar batzuk ere. Haiei eskerrak emanez eta txaloka bukatu dute elkarretaratzea osasun arloko profesionalek.

Protestarako hurrengo hitzordua gaur zortzi egin dute, ospitaleen sarreretan. Eta urriaren 3an, berriz, manifestazioa egingo dute, Bilbon.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.