Igerilekua zabalik

Erredakzioa 2020ko ira. 15a, 15:59

Igerilekua zabalik, gaur, martitzena.

Martxotik itxita izan ondoren, gaur, 25 bat lagunek aprobetxatu dute igerilekua berriro zabaldu izana. Biharko, eguaztena, beste horrenbestek hartu dute txanda eta kiroldegitik esandakoaren arabera, datorren asterako ere hasi dira txandak eskatzen. 

Motel, baina herritarrak hasi dira igerilekurako txandak hartzen. 50 minutuko txandak har daitezke, egunean behin.

Gaur, 25 lagunek hartu dute txanda. Igerilekua 11 orduz dago zabalik (14:30-15:30ak bitartean itxita dago, aldagelak garbitzeko), beraz, orduko bi lagun inguruk hartu du txanda. 

Txanda hartzeko, telefonoz dei daiteke edo harrerara bertaratu. Honakoa da telefono zenbakia: 943 75 24 66.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.