Gaur goizean, ohi baino mugimendu txikiagoa izan da eskolarako sarrera orduan, greba eguna izanik, guraso askok erabaki baitute seme-alabak eskolara ez bidaltzea.
Beste askok, berriz, umeak eskolara bidali dituzte, eta, horri erantzuteko, gaur ere, ikasturte hasieran antolatutako bizikidetza-taldeak mantendu dituzte ikastetxean. Plaentxi herri ikastetxeko zuzendaritzak jakinarazi duenez, gaur irakasleen erdiek egin dute greba.
Bestalde, aurreko egunetan jantoki zerbitzurik ez zela egongo jakinarazi bazuten ere, azkenean, eskaini egingo dute zerbitzua, atzo eguerdian, Jaurlaritzak horrela aginduta.
Institutuak, berriz, itxita jarraitzen du eta irakasleek bajan.