Gaur 19 urte bete dira Iñaki Saez eta Asier Heriz Avilako espetxera bidean auto istripuz hil zirela, eta hil ezkero egin den moduan, ekitaldiak antolatu dituzte bi lagunak oroitu eta kartzeletako dispertsio politika amai dadila eskatzeko.
Gaur, 19:00etan elkarretaratzea egingo dute Plaza Berrian eta domekan, 12:00etan, oroimen ekitaldia egingo da Karakaten. Besteak beste, lore eskaintza egingo dute bertan ezarrita dagoen monolitoan.