Hasi dira grabatzen

Ubane Madera Zangitu 2020ko ira. 1a, 13:20

Gaur, martitzena, Erase una vez…Euskadi pelikulako hainbat eszena grabatzen ari dira herrian. Goizetik dihardute grabazioak egiten SAPAn eta arratsaldean, berriz, Gabolats kalean ibiliko dira. Aste honetan, Soraluzen egongo diren egun bakarra izango da gaurkoa. Bihar, Arrasatera lekualdatuko da errodajeko lantaldea eta etzi, berriz, Oñatira. 

Gaur hasi eta gaur bukatuko dituzte aste honetan Soraluzen egingo dituzten grabazioak. Gainera, pelikulako komunikazio ordezkariek esandakoaren arabera, Soraluzen pelikularako grabazio gutxi egingo dituzte.

Casting-a eginda dute

Hori bai, herriko hainbat etxebizitza eta lokal alokatu dituzte, grabazioak etxe barruetan egiteko zein materiala gordetzeko. Hori bai, jakinarazi dute oraingo honetan ez dutela pelikularako estra gehiagorik behar, esandakoaren arabera, casting-a eginda dute eta beharrezko langile guztiak hartuta dituzte. 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.