Lau ikasgela eta komunak egokituko dituzte frontoian

Ubane Madera Zangitu 2020ko abu. 25a, 12:22

Atzo, astelehena, hasi ziren instituturako moduluak jasotzen, aurreikusitakoa baino egun bat lehenago. Horren ondorioz, gaur oso aurreratuta dituzte lanak. Azken orduotan, frontoian lagatako moduluak elkarren artean lotzen ari dira eta azkenak ekartzen. Institutuko zuzendaritzatik esplikatutakoaren arabera, lau ikasgela eta komunak osatuko dituzte moduluekin, ikastetxeko obrek eragindako espazio faltari aurre egiten laguntzeko. Bideoak: Ana Lete.

Poliki-poliki frontoi arrosa moduluz betetzen ari dira. Ana Lete herritarrak bidalitako bideoek erakusten dute zelako maniobrak egin behar izan dituzten moduluok Santa Ana kaletik frontoira jasotzeko. Moduluok baliatuta egokituko dituzte institutuko lau talderendako beste horrenbeste ikasgela; baita komunak ere. 

Izan ere, ikasturtea abiatu eta hasierako hilabeteotan, obretan segituko dute ikastetxean. Obra handia egiten ari dira eta, horren eraginez, ikasgela gutxiago izango dituzte eskolak emateko. Hori horrela, besteak beste, moduluak erabiliko dituzte espazio gehigarria lortzeko. 

 

 

Erlazionatuak

Moduluak jasotzen

Erredakzioa 2020 abu 25 Soraluze

Hasi dira moduluak jasotzen

Erredakzioa 2020 abu 24 Soraluze