Hasi dira moduluak jasotzen

Erredakzioa 2020ko abu. 24a, 16:18

Instituturako moduluak ekartzen ari dira eta haiek frontoi arrosara jasotzen. Zubi Nagusian deskargatu eta Santa Ana kalean laga eta bertatik ari dira gora jasotzen. 

Gaur eta bihar bitartean, Instituturako 17 modulu ekarri eta frontoi arrosara jasoko dituzte. Dagoeneko halako lau jaso dituzte frontoira eta esan dutenez, ahalik eta gehien jasoko dituzte gaur bertan. 

Gaur jasozen ez dituztenak bihar jasoko dituzte. 

Moduluak elkarrekin lotuko dituzte. Gero, haiekin ikasgelak osatuko dituzte, ikasturte hasierarako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.