Gallastegi eta Etxeberria txapeldun!

Ubane Madera 2020ko abu. 2a, 11:38
Gallastegi eta Etxeberria garaikurrekin. Argazkiak: Aitor Atxotegi.

Atzo, zapatua, 25-24 eginda, Jon Gallastegi eta Joseba Etxeberria soraluzetarrek irabazi zuten Euskal Herriko pala txapelketako  finala, Oiartzunen. Emaitzak erakusten duen moduan, lehia estua eta gogorra izan zen atzokoa.

Finalerdietan orkatilean min hartu ondoren, atzo, zapatua, Joseba Etxeberriak hartu zuen Aitor Atxotegiren ordezko lekua eta hala, Etxeberriak eta Gallastegik jokatu zuten Euskal Herriko pala txapelketako finala.

Jokatu eta irabazi, gainera. Atxotegik kontatu duenez, "partidu gogorra" izan zuten soraluzetarrek. Partidu ia guztian atzetik joan ziren markagailuan; 22-24 egitera ere iritsi ziren. Baina soraluzetarrek eustea lortu zuten eta azkenean, 25-24 gailendu ziren. 

Ondo borrokatutako partidua eginda, pozik asko jantzi zuten txapela eta irabazleen garaikurrarekin bueltatu ziren etxera.