KULTURALDIA

'Amak', euskal folk ikuskizuna zapatuan frontoian

Egoitz Unamuno 2020ko uzt. 15a, 17:00

'Amak' amak dira eta lau. Lau trikiti, lau pandero, lau ahots ezagun: Alaitz Telletxea (Alaitz eta Maider), Maixa Lizarribar (Maixa ta Ixiar), Amaia Oreja (M-n Ezten) eta Kristina Solano (M-n Ezten). Zapatuan, Kulturaldiaren barruan, frontoian eskainiko dute emanaldia, arratsaldeko 19:30ean.

Trikiti, pandero eta ahotsen "hamaika bariazio edo konbinaziorekin” osatu duten 50 minutu inguruko emanaldia da 'Amak', lau musikari ezagunen jatorrizko taldeen kantuei eta abesti klasiko batzuei forma berria ematen diena, “Iparraldeko kantaera" eta "une berean astindutako lau trikiti” uztartuz. Taldekideen esanetan, “Euskal Herriko folk musikaren ertzak betiko moldeetatik atera eta proposamena plaza arruntetatik kanpo gorpuztu nahi duen emanaldia" da. 

Zapatuko emanaldirako sarrerak Iratxon eta udaletxean daude salgai, 5 eurotan. 

Oharra: Plaentxia.eus-ek hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditu barikura bitartean. Parte hartu nahi izanez gero klikatu HEMEN