Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2020

Patricia Borinaga (PSE-EE): “Atzoko irabazlea abstentzioa izan zen eta hori guretzat kezkagarria da”

Ubane Madera Zangitu 2020ko uzt. 13a, 12:49

Patricia Borinagak modu positiboan baloratu ditu bere alderdiak eskuratu dituen botoak, bai Euskadi mailan eta baita Soraluze mailan ere. Hori bai, kezka handia erakutsi du izandako abstentzio altuarengatik eta VOXek Legebiltzarrean ordezkaritza lortu izanagatik. 

Patricia Borinaga sozialista pozik dago atzo sozialistek eskuratu zuten emaitzarekin, 2016ko hauteskundeekin alderatuta, antzerako boto kopurua atera baitute herrian. Eta orokorrean, Euskadin zein Soraluzen hirugarren indarra direlako. 

“Atzoko emaitzak nahiko kezkagarriak dira, atzoko irabazlea abstentzioa izan zelako eta hori guretzat kezkagarria da; begiratu egin beharko dugu zeintzuk izan diren horren arrazoiak. Bat beldurra izango da, baina uste dut jendea oso deskonektatuta dagoela, eta hori arazo handia da”.