Soraluzeko datuak auzoz auzo

Ubane Madera Zangitu 2020ko uzt. 13a, 15:12
Erdiguneko mahaietako batean botoak kontatzen, atzo.

EH Bildu izan da lehen indarra Soraluzen, botoen %40,25arekin. EAJ izan da bigarren indarra, botoen %34,35 eskuratuta eta PSE-EE hirugarrena, botoen %13,05 eskuratuta. Askorentzat kezka-iturri den VOXek boto gutxiago eskuratu ditu azken hauteskundeekin alderatuta. Barruan datuak auzoz auzo.

Soraluzen, boto-emaileak bost mahaitan banatzen dira. Mahai bat izaten dute Ezozibide-Gabolats-Arraikua...- boto-emaileek; bi mahai Txurruken-Errekalde...- boto emaileek (abizenen arabera banatuta). Eta beste bi mahai izaten dira erdigune inguruko boto-emaileentzat: Santa Ana, Kalebarren, Etxaburuetan, Estazio kalea…

Hona hemen, bada, mahai bakoitzeko datuak:

  • Ezozibide, Gabolats, Arraikua, Loralde eta Ezozi auzoa: boto-emaile kopurua: 481.
    Alderdien emaitzak: EH Bildu 204, EAJ 152, PSE-EE 70, Podemos 20, PP + C,s 16, VOX 6.
  • Erdigunea (Santa Ana, Kalebarren, Estazioa, Etxaburueta, Elizburux Calonje, Zeleta, Ola, Frontoia, San Andres eta Txurruka ), 1. mahaia: boto-emaile kopurua, 314. 
    Alderdien emaitzak: EH Bildu 129, EAJ 124, PSE-EE 31, Podemos 10, PP + C,s 2, VOX 1.
  • Erdigunea (Santa Ana, Kalebarren, Estazioa, Etxaburueta, Elizburux Calonje, Zeleta, Ola, Frontoia, San Andres eta Txurruka ), 1. mahaia: boto-emaile kopurua, 274. 
    Alderdien emaitzak: EH Bildu 129, EAJ 94, PSE-EE 25, Podemos 15, PP + C,s 11, VOX 0.
  • Txurruken, Errekalde, Baltegieta, Gipuzkoa etorbidea, Errabal, Atxuri, Sagar Erreka eta Irure kaleetako 1. mahaian: boto-emaile kopurua, 316. 
    Alderdien emaitzak: EH Bildu 106, EAJ 112, PSE-EE 43, Podemos 17, PP + C,s 13, VOX 2.
  • Txurruken, Errekalde, Baltegieta, Gipuzkoa etorbidea, Errabal, Atxuri, Sagar Erreka eta Irure kaleetako 2. mahaian: boto-emaile kopurua, 256. 
    Alderdien emaitzak: EH Bildu 89, EAJ 77, PSE-EE 44, Podemos 20, PP + C,s 17, VOX 5.

Taulan ikusgai