Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2020

Iker Aldazabal (EAJ): “Benetan emaitza onak izan zituen EAJk”

Ubane Madera Zangitu 2020ko uzt. 13a, 09:48

Atzoko hauteskundeetako emaitzak oso modu positiboan baloratu ditu Iker Aldazabal jeltzaleak. Hiru lurralde historikoetan legebiltzarkide bat irabazi izana nabarmendu du hark, alderdiaren “helburuak lortutzat” emanez. 

Alderdi politikoek eskuratutako botoez aparte, atzoko hauteskunde hitzorduak eman duen datu nabarmenetako bat abstentzio altua izan da: Soraluzen, %43,84 eta Euskal Autonomia Erkidegoan %52,86. Bestela esanda, Soraluzen boto-emaileen %56,16ak parte hartu zuen eta Euskal Autonomia Erkidegoan, %52,86ak.

Abstentzio altu horren “arrazoietako bat” alarma egoerari eta COVID gaitzaren eragin zuzenari egotzi dio Aldazabalek. Hori aparte lagata, jeltzalearen esanetan, “alderdia oso pozik dago lortutako emaitzekin”. 

Kezkatuta

Hori bai, bada emaitzek utzitako “puntu beltz” bat, Aldazabalen ustetan; Araban VOX alderdiak lortu duen legebiltzarkidea. “Benetan, ni pertsonalki, kezkatzen nauen gaia da”, adierazi du.