Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2020

EAJk 31 jarleku eskuratu ditu, EH Bilduk 22 eta 10 PSE-EEk

Ubane Madera Zangitu 2020ko uzt. 12a, 23:13

Legebiltzarreko jarleku banaketa.

Euskal Autonomia Erkidegoan EAJk eskuratu ditu boto gehien, botoen %39,12; EH Bildu izan da bigarren, botoen %27,84arekin eta PSE-EE hirugarren, botoen %13,64arekin. Ondoren dator Podemos, botoen %8,03arekin eta gero PP + C,s, botoen %6,75arekin. Aipagarria da Podemosen zein PPren jaitsiera (ia erdira) eta VOX Legebiltzarrean sartuko dela. Orain dela lau urteko hauteskundeekin alderatuta hiru jarleku gehiago eskuratu ditu EAJk, 4 EH Bilduk eta PSE-EEk, berriz, bat.  

31 jarleku eskuratu ditu EAJk, 22 EH Bilduk, 10 PSE-EEk, sei Podemosek eta PP + C,s-k bost. Azken jarlekua, berriz, VOXerendako izan da, Arabatik.  Emaitza guztiak xehetasunez ikusteko, hemen klikatu.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.