Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2020

EH Bilduk eskuratu du boto gehien Soraluzen

Ubane Madera Zangitu 2020ko uzt. 12a, 21:28

Gaurko eta 2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen emaitzen konparatiba.

Oraingoan ere, EH Bilduk eskuratu ditu boto gehien herrian, botoen %40,25. EAJ izan da bigarren indarra, botoen %34,35 eskuratuta eta PSE-EE hirugarrena, botoen %13,05 eskuratuta. Parte-hartzea, berriz, %56,50 izan da. Aurreikusten zen COVID-19 pandemiaren eraginez parte-hartzea jaitsiko zela eta halaxe izan da. Bestalde, posta bidez jasotako boto kopurua nabarmen hazi da; guztira, 200 boto jaso dituzte postaz.

Parte-hartzearen jaitsieraren ondorioz, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara aurkeztu diren alderdi guztiek eskuratu dituzte boto gutxiago 2016ko hauteskundeekin alderatuta. Baina, proportzioak begiratuta, berriz, 4 puntu egin du gora EH Bilduk; ia 3 puntu egin du gora EAJk eta ia pareko geratu da PSE-EE, apurtxo bat jaitsita.

Ahal Dugu-Podemosek, berriz, golpe gogorra hartu du, ia botoen erdiak galdu egin baititu. Gauza bera gertatu da PPk eta Ciudadanosek elkarrekin aurkeztutako hautagaitzarekin, erdia baino gehiago galdu dute oraingoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.