Estreinatu dute gimnasioa

Ubane Madera Zangitu 2020ko uzt. 1a, 09:29

08:30ean ateak zabaldu eta 08:35ean bertan zegoen gimnasio berriko lehen erabiltzailea: Haritz. Haren ondotik etorri da Nerea, apenas 10 minutu geroago. Biek estreinatu dute gimnasio berria, gogotsu estreinatu ere. Gimnasio berriaren parean gertu dira, baita ere, kiroldegiaren solairu berrian egokitu dituzten spinning gela eta erabilera anitzekoa.

Kiroldegiko begirale Oierrek harrera egin, gimnasioa erabiltzeko gutxieneko azalpenak eman eta berehala hasi dira gimnasia egiten kiroldegiko solairu berria estreinatu duten lehen bi herritarrak. Biek ala biek kontatu dute kiroldegira joateko deseatzen zeudela, hura horrenbeste denboran itxita izan ondoren. “Ni etxean ibili naiz gimnasia egiten, baina ez da gauza bera”, esan du Haritzek.

Oier begiraleak, berriz, esplikatu du, asko jota, aldi berean 15 lagun egon ahal izango direla gimnasio berrian. Beraz, baliteke noizbait itxaron beharra izatea. Horrela bada, gimnasio berriaren parean dagoen spinning gela erabil dezakete erabiltzaileek, harik eta gimnasioan lekuren bat libratu arte. 

Izan ere, gimnasio berriarekin batera, gertu dira kiroldegiko solairu berrian egokitu dituzten aretoak: spinning aretoa eta erabilera anitzekoa. Bigarren horretan egingo dituzte, adibidez, Birakako saioak eta kiroldegiak eskaintzen dituen ikastaro guztiak, hipopresiboak izan ezik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.