Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2020

EH Bildu 'egiteko prest'

Ubane Madera Zangitu 2020ko eka. 27a, 10:48
EH Bilduko Roke Akizu, Jone Alberdi eta Unai Larreategi kartelak ipintzen.

Hauteskunde kanpaina hasi eta hurrengo egunean bertan ibili ziren EH Bilduko Soraluzeko kideak kartelak ipintzen. Maddalen Iriarte lehendakarigaia eta haren mezua dakartzan kartelak jarri dituzte hauteskundeetarako propio prestatutako guneetan.

Eusko Legebiltzarrerako hautagaitza politikoak hasi dira herrian ere euren eskaintzen berri ematen, oraingoz, kartel bitartez. 

Atzo, barikua, EH Bilduko kideek jardun zuten zeregin horretan, lehendakarigai duten Maddalen Iriarteren eta haren mezuaren berri emanez: egiteko prest.  Xehetasun guztiak hemen klikatuta irakurgai.

Azken ordukorik ezean, Soraluzen ez dute ekitaldi politikorik egingo.