Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2020

EAJren hauteskunde kartelak apurtuta eta kenduta

Ubane Madera Zangitu 2020ko eka. 26a, 09:16

Bart gauerdian hasi da Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde-kanpaina. Herriko EAJko ordezkariak izan dira lehenak kartelak jartzen. Gaur goizean, baina, hauteskunde propagandarako guneetan ipinitako jeltzaleen kartelak apurtuta edo kenduta azaldu dira erdigunean. “Penagarria eta lotsagarria da oraindik horrela ibiltzea”, esan du Iker Aldazabal alkateak.

Bart gauerdian, Plaza Zaharreko hauteskunde propagandarako gunean, Estaziñokoan zein Batzokiaren kanpoko aldean EAJko kideek ipini zituzten kartelak azaldu dira apurtuta, lurrera botata edo kenduta. 

Besteak beste, Iker Aldazabal alkateak gertatutakoa salatu du, esanez, “penagarria eta lotsagarria” dela “oraindik horrela ibiltzea”, eta gaineratuz “koldarra” izan behar dela “gaueko inpunitatea lagun, horrelakoak egiteko”.

Argazkiak: EAJ-PNV.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.