Ibai bazterreko orkatzak suhiltzaileen eta Ertzaintzaren arreta ere erakarri du

Ubane Madera Zangitu 2020ko eka. 17a, 12:05

Atzo, martitzena, suhiltzaileak eta Ertzaintza Mendiola industrialdean izan ziren, ibai bazterrean “bizi” den orkatza dela-eta. Herritar batek 112ra deitu ondoren bertaratu ziren, animaliaren egoera bertatik bertara ikustera. “Arazorik ez bada, bertan egoten lagako zaio”, esplikatu dute Segurtasun Sailetik.

Azken hiru asteotan ibai bazterrean dabilen orkatz-kumea geroago eta ezagunagoa ari da bilakatzen. Atzo, suhiltzaileen eta Ertzaintzaren “bisita” izan zuen, herritar baten abisua jaso ondoren.

"Bere kasara" laga

18:00ak aldera iritsi ziren suhiltzaileak eta ertzainak industrialdera. Segurtasun Sailetik esandakoaren arabera, herritar batek 112ra deitu zuen, ibaitik atera ezinean zebilen orkatzaren berri emateko, arduratuta. Suhiltzaileek orkatza non zebilen begiratu, eta bistaratu zutenean, haren ingurura jaisten hasi ziren. Baina hura ikustean, animaliak uretara salto egin zuen, beldurtuta, eta ibaiaren beste aldera egin zuen igeri.

Hori horrela, eta ikusita animalia egoera onean zegoela, suhiltzaileek esandakoaren arabera, erabaki zuten orkatzari “bere kasa” joaten  lagatzea. 

Erlazionatuak

Ibai-ondoan segitzen du orkatzak, noraezean

Ubane Madera Zangitu 2020 eka 13 Soraluze