Azken egunotan ezkutuan egon eta gero, atzo, berriro ere ikusi zuten orkatz-kumea ibai-ondoan, Mendiola industrialdean. Ibai bazterrean gora eta behera zebilen, paretean dauden zuhaixketako hostoak jan nahian. Badira, gutxienez, hiru aste orkatz-kumea ibai-ondoan bistaratu zutela. Badirudi noraezean dabilela, ibaitik mendirako bidea hartzeko ibaia zeharkatzera ausartzen ez dela.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.