ARAU BERRIAK

Hirugarren fasera

Ubane Madera Zangitu 2020ko eka. 7a, 10:44

Autobusa gaur goizean, domeka, geltokian.

Bihar, astelehena, des-konfinamenduaren hirugarren fasean sartuko da Euskal Autonomia Erkidegoa, Eusko Jaurlaritzak horrela eskatuta eta Espainiako Gobernuak horrela onartuta. Bihartik aurrera, besteak beste, saltokien eta ostalaritza zerbitzuetan ez da edukiera mugatuko, tabernetan barra zerbitzua ahalbidetuko dute, hogeirainoko jende multzoak egongo dira baimenduta eta autobus zerbitzuek normal jardungo dute.  

Honako hauek dira bihar, astelehena, indarrean sartuko diren arau berriak.

1. Mugikortasuna eta jende multzoak

  • Etxe barruan zein kanpoan, hogeirainoko jende multzoak egongo dira baimenduta.
  • EAEko hiru probintzietan mugagabeko mugikortasuna izango da. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak eskatu du inguruko erkidegoetara ere joan ahal izatea, Nafarroara eta Cantabriara, esaterako, baina Espainiako Gobernuak ez du hori onartu.
  • Haur eta gazteentzako jarduerak baimenduko dituzte, bai aire zabalean eta bai leku itxietan. Gune itxietan, gehieneko edukieraren% 60ra mugatuko da parte-hartzaileen kopurua, eta gehienez 80 lagun izango dira, monitoreak barne.
  • Mesedeetako egoitza barrura sartu ahal izango dira bisitak. Neurri bereziekin. Hemen klikatuta ikusgai.
  • Beilatokietan eta hiletetan, gehienez 50 pertsona elkartu ahal izango dira aire zabalean bada, eta 25 leku itxietan.
  • Erlijio-guneak (elizak, meskitak…) %75eraino bete ahal izango dira.
  • Udal bakoitzak erabakiko du jolas-parkeak ireki ala ez. 

 2. Garraioa

  • Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian garraioak %100ean arituko dira, bidaiari kopuruari zein maiztasunari dagokionez. Maskararen erabilera derrigorrezkoa izango da, eta ausazko tenperatura kontrolak egingo dira geltoki itxietan.

3. Ostalaritza, Turismoa, elkarteak eta merkataritza

  • Saltoki, denda eta merkataritza-guneetako edukiera % 60ra handitzea, eremu komunak eta jolas-espazioak barne.
  • Tabernetan eta jatetxeetan ez da edukiera mugatuko; baina pertsonen artean bi metroko distantzia gorde beharko da. Barrako zerbitzua baimentzen da, gutxienez bi metroko tartea utzita bezeroen edo bezero-taldeen artean. Terrazak ere %100ean erabil daitezke, mahaien artean bi metroko distantzia lagata.
  • Hotel eta ostatu turistikoak: %60ko edukiera eremu komunetan.
  • Natura turismoa eta mendi-ibiliak, gehienez 30 pertsonako taldeentzat.

4. Kultura-jarduerak, kirola eta aisialdia

  • Liburutegiak: %60ko edukiera, maileguak egiteko eta irakurtzeko.
  • Zinema, antzoki, hitzaldi-areto eta entzunaretoak: % 60ko edukiera, eserlekuak aurretik hartuta.
  • Hitzaldiak eta jardunaldiak leku itxietan: %60ko edukiera, gehienez 80 pertsona.
  • Gune irekietako ekitaldiak eta ikuskizunak: %60ko edukiera, gehienez ere 1.000 lagun, eserita eta 2 metroko distantziarekin.
  • Kirol-instalazioetan, igerilekuak barne, % 60ko gehienezko edukiera baimenduko da.

  • Aldagelak eta dutxa-guneak erabil ahal izango dira, pertsonen arteko gutxieneko distantzia errespetatuz.

    Talde-entrenamenduei berrekin daiteke, pertsonen arteko gutxieneko segurtasun-distantzia betez gero.

5. Udalekuak eta Haurreskolak

  • Haur eta gazteei zuzendutako eguneko aisialdiko jarduerak: % 60eko edukiera eta gehienez 80 lagun barneko espazioetan eta % 60eko edukiera eta gehienez 200 pertsona espazio irekietan (begiraleak barne).
  • Jarduerak gehienez 15 pertsonako taldeetan antolatuko dira, begiraleak barne.
  • Haurreskola zabaltzea posible da, %60ko gehienezko edukierarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.