Elkartasun ekimenak

Kirol saioa Ixa Rodriguezekin

Asteotan bizi dugun konfinamendua arintzen laguntzeko, Ixa Rodriguez boxeolariak boxeo master-classa partekatu du herritarrekin. Gainera, herriko boxeolari profesionalak azpimarratzen duen moduan, adin eta maila guztietako lagunek egiteko modukoa da. 

Eguna indartsu hasteko aukera paregabea eskaintzen du Ixa Rodriguezek online jarritako boxeo saioaren bitartez. Hementxe klikatu eta listo!