Elkartasun ekimenak

Maskarak egiteko materiala eskatu diete herritarrei

Egoitz Unamuno 2020ko mar. 22a, 11:17

Iratxoko Itziar eta Lorea Cristina Albisuak egindako maskarak jantzita.

Herritar talde batek dei egin die soraluzetarrei maskarak egiteko materiala Iratxo goxodendara eroan dezaten, Cristina Albisua jostuna materialik barik gelditzen hasi delako. 

Badira egun batzuk Cristina Albisua jostuna maskarak egiten hasi zela, ondoren herrian behar duten lekuetara banatzeko helburuarekin. Dagoeneko, baina, materialik barik gelditzen hasi da eta herritar talde batek "herritar-katea" eratzeko deia zabaldu du eta eskatu du maskarak egiteko erabili daitezkeen materialak; algodoizko telak, hariak edo gomak Iratxo goxodendara eroateko. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.