"Gaitzespen sutsua"

Ubane Madera Zangitu 2020ko mar. 16a, 14:08

Bart udalerrian “emakumeen aurkako indarkeria matxistaren ondorioz gertatu den erailketaren aurrean, “Soraluzeko Udalak gaitzespen sutsuena adierazi nahi du, bai eta bere inguruarekiko babesa eta hurbiltasuna ere”. 

Soraluzeko Udalak udalerrian izandako hilketa matxista gaitzetsi egin du prentsa ohar bitartez. 

Azpimarratu du “ez duela emakumeen giza eskubideen urraketarik onartuko, eta kezkatuta agertu da COVID-19ko osasun-krisiaren ondorioz berrogeialdian eta isolamenduan gerta daitezkeen ekintza eta portaera matxisten gorakadaren aurrean”.

900 84 01 11

Zentzu horretan, Soraluzeko Mugimendu Feministak jakinarazi du “konfinamenduan indarkeria jasaten” egonez gero, eta “erasotzailearekin aislatuta”, honako telefono zenbakira dei daitekeela: 900 84 01 11. Telefono anonimoa da eta ez du fakturan arrastorik lagatzen.

Soraluzeko Mugimendu Feministak, gainera, dei egin du gaurko erailketa salatzeko eta Soraluzeko Udalak bat egiteaz aparte, herritarrei dei egin die eurek ere bat egin dezaten gaitzespen ekimenekin. 

Soraluzeko Udalak argitaratutako gaitzespen ohar osoa hemen irakurgai.

EH Bildu beltzez

Berstalde, EH Bilduk beltzera aldatu du bere berezko berde kolorea: "Soraluzen izandako erailketa matxista dela eta, beltzera pasa ditugu sare sozialetako gure soslaiak", esplikatu dute.

Erlazionatuak