33 urteko gaztea atxilotu dute, ama hiltzeaz akusatuta

Ubane Madera Zangitu 2020ko mar. 16a, 12:17
Gertakaria Estazio kaleko 13. atarian izan da.

Ertzaintzak 33 urteko V.N. gaztea atxilotu du gaur goizaldean, 74 urteko ama hiltzeaz akusatuta. Lekukoen arabera, 02:00ak aldera hasi dira etxe barruan zaratak entzuten, eta 03:30ean Ertzaintza bertaratu da. Hilda aurkitu dute ama, eta semea atxilotuta eraman dute. Soraluzeko Mugimendu Feministak eskatu du leihoetara eta balkoietara zapi eta ehun moreak ateratzeko, “hilketa matxista hau salatzeko”. 

Estazio kalean izan dira gertakariak, 03:00ak aurretik, Segurtasun Sailak jakinarazitakoaren arabera. 03:30ean, Ertzaintza bertara ailegatu denean, gizonezko bat aurkitu dute kalean, eta hark esan die etxean pertsona bat hilda zegoela, eta etxeko atea zabalik laga duela. Ertzaintza etxera sartu denean, hilda aurkitu dute 74 urteko emakumea, aurpegian hematoma handia zuela. 

Oihu handi bat

Lekukoek kontatutakoaren arabera, 02:00ak aldera hasi dira etxe barruan zaratak entzuten. Eta geroxeago oihu handi bat entzun da. 03:30ean Ertzaintza etorri da, eta 10:00ak aldera arte-edo egon dira poliziak eta epailea eta Estazio kaleko 13. zenbakian. Semea, berriz, atxilotuta eraman dute, "etxeko indarkeriaren esparruko hilketa-delitua leporatuta". 

Soraluzeko Mugimendu Feministak eskatu du balkoietara era leihoetara ateratzeko zapi eta egun moreak, “hilketa matxista hau salatzeko”.