Hauteskunde-mahaietako kideen datuak, Kontzejupean

Ubane Madera Zangitu 2020ko mar. 11a, 09:25

Mahaietan egotea tokatu zaien herrikideen nortasun agiriak iragarki-taulan.

Atzo eguerdian, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako Soraluzeko mahaiak osatzeko herritarren zozketa egin zuten. 45 herrikideren izenak atera zituzten, eta norberari tokatu zaion ala ez jakiteko, izangaien nortasun agiriak Kontzejupeko iragarki-taulan ipini dituzte ikusgai. 

Covid 19-aren eragina handitzen doan arren, oraingoz, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen datak bere horretan dirau: apirilak 5. Eta data horren arabera dabiltza martxan jartzen bozak egin ahal izateko mekanismo guztiak. 

Horien artean, atzo egin zuten udalerriko hauteskunde-mahaiak osatzeko herrikideen zozketa, eta haien nortasun agiriak dagoeneko Kontzejupeko iragarki-taulan ikus daitezke. Edozein modutan, datozen egunotan, tokatu zaien horiei Udaltzaingoak zuzenean helaraziko dizkiete jakinarazpenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.