Soraluzeko andreen langabeziari erreparauta, azken 35 urteetan hiru denbora-tarte bereizi daitezke.
Aurreneko hamarkada (1986-1996) oso-oso txarra izan zen. Andre langabetu asko zeuden hasieratik, ez ziren izan lanerako urte onak, baina hala ere, hamar urte horietan andre mordoa sartu zen lan-merkatuan.
Gizonezkoen kasuan ez bezala, andreen kasuan, haien langabeziak 1996. urtean goia jo zuen, 269 emakume langabetu zeuden, eta % 43,53ko langabezia-tasa.
Behera nabarmen
Hurrengo hamabost urteetan, langabezia asko jaitsi zen andreen artean. Eta, nahiz eta andre-langile kopurua handitu, emakumeen langabezia gizonen azpitik jarri zen, %10 azpitik hain zuzen.
Aipatu behar da, baita ere, ordutik hona oso emakume gutxi dabilela lehen enpleguaren bila, lan-merkatura sartu diren andre gehienek aurki topatzen baitute lana.
Bikoiztu
Azkenik, esan beharra dago, hori bai, 2010. urtetik aurrera, langabezia bikoiztu egin dela, eta azken urteotan, igoera handi hori pixka bat baino ez dela apaldu.
Gehiago jakiteko, sakatu hemen.