Baserrien ibilbidea

Ubane Madera Zangitu 2020ko mar. 4a, 12:05

Baserrien ibilbidea.

Gaur iluntzean, elkarrekin ibiltzera joateko gonbita egin du Soraluze, Mugituz! topaguneak, Hamabostero Hankabero ekimena baliatuta. Ohi moduan, 18:00etan abiatuko dira Zubi Nagusitik. Gaurkoan, Baserrien Ibilbidea egingo dute.

Gaur, 18:00etako ibilbide gidatuan parte hartuko dutenek Zubi Nagusitik irten, Baltegietara jo, Etxaburuetara igo, eta handik gora Zeletako baserriraino egin ondoren, Errekaldeko parkera jaitsiko dira. Handik, Telefonicako parkera igo eta Salogoen baserriraino segituko dute ondoren. Ohi moduan, Soraluzeko egoitzan bukatuko dute ibilaldia.

19:00etan, berriz, nahi duenak ibilbide bera egin lezake, bere kabuz, egoitzako egoiliarrek landutako mapa segituz. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.