Zapatuan, partidu zaila izango du aurrez aurre gorengo mailako Sorako taldeak

Ubane Madera Zangitu 2020ko mar. 3a, 16:20
Sorako eta Realeko jokalariak, kadeteak, joan den asteburuan, Ezoziko Futbol Zelaian. Argazkia: Gorka Zubiaurre.

Zapatuan, bi partidu jokatuko dituzte Sorako taldeek, eta domekan azkena. Zapatuko jardunari dagokionez, kadeteek 11:15ean dute partidua, Sporting Herrera taldearen kontra, haien etxean. Eta gorengo mailakoek, berriz, Ezoziko futbol zelaian jokatuko dute, Zizurkilgo Danena kirol elkartearen kontra. 17:00etan hasiko da partidua.

Azken jardunaldietan behera egin du Soraluze Futbol Taldeko gorengo mailako taldeak, eta gaur gaurkoz, sailkapen orokorreko 12. postuan dago, 23 punturekin, beheko postuetatik hiru puntu eskasera. Beraz, garrantzitsua da zapatuan jokatuko duen partidua.

Zaleen babesa

Oraingo honetan, Zizurkilgo Danena izango du aurkari. Eta ez da aurkari batere erraza izango, haiek 7. postuan daude-eta. Gauzak horrela, etxeko taldeak eskertuko luke zaleen babesa zapatuko hitzorduan. 17:30ean hasiko da norgehiagoka. 

Bestalde, kadeteek ere zapatuan jokatuko dute. Haiek ere ez dabiltza bolada onean, 0-2 galdu zuten azkeneko partidua, Realaren kontra jokatu zutena. Eta asteburu honetan, gainera, kanpoan jokatzen dute, beraz, zail samar datorkie hurrengo hitzordua.