Bizikidetza protagonista duen antzezlana, zapatuan

Ubane Madera Zangitu 2020ko ots. 27a, 10:02

Zapatuan, Bizimiñak izenburua duen antzezlana taularatuko dute Herriko Antzokian, udalerriko Bizikidetza eta Memoria taldeak antolatuta. Minak eta horren bueltan dabiltzan gai ezberdinez berba egingo dute, marraztu eta abestu. Antzezlanaren ondoren, gaiari buruzko solasaldia egingo dute. 

Itzel konpainiaren eskutik etorriko da Bizimiñak antzezlana. Zergatik gara multzo bateko edo besteko? Eta ez bagenuke inongoa izan nahi? Zer da erabakitzea? Urte luzez bizi izan dugu mina eta oraindik mina darraio etxe askotan. Mina, gorrotoa eta batez ere isiltasuna. 

Halakoak eta bestelakoak izango ditu hizpide Bizimiñak antzezlanak. Itziar Eliasek, Maddi Irazokik eta Dani Irazokik zuzenduta, aipatutako hiru lagunak dira, baita ere, lanaren egile nagusiak. Izan ere, antzezle gisa jardungo dute Itziar Eliasek eta Maddi Irazokik; marrazkigilea, berriz, Irazoki eta testua idatzi dute eurek hirurek gehi Onintza Enbeitak. 

18:30ean hasiko da ikuskizuna,  eta doan da sarrera. Emanaldiaren ondoren, solasaldia izango da, ikusitakoa oinarri modura hartuta.