Gaur, erdigunetik Txurrukenerainoko ibilbidea

Ubane Madera Zangitu 2020ko ots. 19a, 11:05

'Hamabostero Hankabero' ekimenaren seigarren ibilbidea.

Gaur, 18:00etan seigarren ibilbidea egingo dute Hamabostero Hankabero ekimenaren baitan; bestela esanda, zubian hasi eta Txurrukeneko beheko parkeraino iritsiko dira, tartean hiru eskailera tramu zeharkatuz. Lehen ibilaldia bukatutakoan, mapa eskuetan, bigarrena egiteko aukera izango da.

Zubia-kiroldegia-Arcelus saltokia-Etxaburueta kalea-Telefonicako eskailerak-Txurrukeneko parkea-Trejo garbiketak eskailerak-Gipuzkoa etorbideko parkea-Doje tailer pareko eskailerak-Txurrukeneko biribilgunea-egoitza.

Ibilbide hori egin behar dute gaur, 18:00etan, Hamabostero Hankabero ekimenaren baitan. Gertu dute ibilbidearen argazkidun mapa, seigarren ibilbideari dagokiona. Izan ere, 18:00etako ibilaldi gidatua bukatutakoan, maparen laguntzarekin, 19:00etan bigarrena egiteko aukera izango dute, modu autonomoan.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.