Posta bidezko botoen tramitazioa

Ubane Madera Zangitu 2020ko ots. 12a, 10:46
Herritarrak botoa ematen.

Soraluzeko alderdi sozialistak iragarri du gaurtik, otsailaren 12tik martxoaren 26ra bitartean botoa posta bidez tramitatzeko zerbitzua eskainiko duela euren egoitzan. Egunero, 11:00-12:00etara eta 18:00etatik 19:30era egongo da horretarako aukera.

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak apirilaren 5ean izango direla iragarri zituztenetik, hasi dira harekin zerikusia duten makinaria guztiak martxan jartzen. Horren adibide, Soraluzeko alderdi sozialistak gaur, eguaztena, zabaldu du posta bidezko botoa tramitatzeko laguntza zerbitzua, apirilaren 5ean botoa ematera bertaratu ezin direnei zuzenduta.

Etxetik notario bidez

Martxoaren 26ra arte izango da horretarako aukera, egunero, 11:00-12:00etara eta 18:00etatik 19:00etara. Bestalde, PSE-EEk gogora ekarri du etxean gaixo edo ezintasunen batekin dauden pertsonek aukera dutela etxetik bertatik botoa emateko notarioa baliatuta, eta boto mota horren tramitazioa ere eurek laguntzen dutela bideratzen. Edozein zalantza edo kontsulta izanez gero: 943 75 20 45.