Gorengoek berdindu, gainerakoek galdu

Ubane Madera 2020ko ots. 3a, 11:05
Sorakoak Iker taldekideari animoak helarazten, zapatuan. Argazkia: Sora.

Sorako gorengo mailako taldeak bina berdindu zuen Orioko taldearen kontrako partidua. Partidua Ezoziko Futbol Zelaian jokatu zuten, eta Iker taldekidea izan zuten gogoan. Kadeteek eta infantilek, berriz, galdu egin zituzten nork bere partiduak. Datorren asteburuan, sailkapenean bigarren doan Beasain izango du aurkari Sorak.

Gorengo mailak Ezoziko Futbol Zelaian jokatu zuen partidua, zapatuan. Eta partiduaren aurretik, Iker Consul jokalaria izan zuten gogoan. Belaunean min hartuta dago hura, eta lesio luzeari egin beharko dio aurre. Animoak helarazi dizkiote taldekideek.

Emaitzei dagokienez, honakoak izan ditu Sorak pasa berri den asteburuan:

  • Gorengo maila: Sora 2- 2 Orioko
  • Kadete maila: San Martzial 4-0 Sora
  • Infantil maila: Sora 0-7 Mutriku

Hurrengo asteburua

Datozen partiduei begira, berriz, sailkapenean bigarren dagoen Beasain taldea izango du aurrez aurre Sorak zapatuan. Partidua, baina, kanpoan da, Loinaz Beasain futbol zelaian. Kadeteek, berriz, etxean jokatuko dute, haiek ere zapatuan, 11:30ean, Martuteneren kontra. Eta infantilei dagokienez, Unben dute hitzordua, Eibarren, zapatuan, 14:30ean Eibartarrak taldearen kontra.