Gomazko paletako partidua eta eskolartekoak, asteburuan

Ubane Madera 2020ko urt. 31a, 17:10
Jon Heriz paletarekin.

Gaur, barikua, gomazko paletan, nagusien mailan Jon Herizek eta Jurgi Rasconek Elgoibarko bikotearen kontra jokatuko du, 19:00etan, Arane Kiroldegian. Eta bihar arratsaldean, pilotari gaztez beteko da kiroldegia.

daberri Txapelketan dabil lehian Soraluze Pilota Elkarteko bikotea. Urte hasieran ekin zioten txapelketari eta orain arte jokatu dituzten hiru partiduetatik bi irabazi egin dituzte. Martxora bitartean luzatuko da Udaberri Txapelketa. 

Euskal Liga

Bestalde, Euskal Ligako nagusi mailan, eskuz binaka dihardute Manex Balerdik, Ander Muruak eta Gorka Santamariak. Orain arte hiru partidu jokatu dituzte, eta hirutik bi irabazi. Asteburu honetan atseden dute, beraz, bi asteburu barru dute hurrengo hitzordua, kanpoan.

Eskolartekoen egoitza

Pilota hitzorduekin bukatzeko, bihar, zapatua, pilotari gaztez beteko da Arane kiroldegia. Izan ere, iazko urritik Soraluze da benjamin eta alebin mailetan eskolarteko pilota jardueretarako egoitza. Hori dela eta, zapaturo pilota partiduak izaten dira kiroldegian, 16:00etan hasi eta iluntzera arte.