Jendetsua izan da iluntzeko manifestazioa

Ubane Madera 2020ko urt. 30a, 20:11

Pentsio duinak denontzat, Lana banatu, ondasunak banatu, edo Hemen irabazi hemen erabaki moduko aldarrikapenak haizatu dituzte iluntzeko manifestazioan parte hartu duten 180 bat lagunek. Deitzaileek amaieran esan dutenez, udalerrian moduan, eskualdean eta inguruan ere jendetsuak izan dira greba orokorraren baitan antolatutako protesta ekimenak.

Plaza Berrian hasi, Santa Ana kaletik segi, eta Errekaldeko zubitik aurrera eginez, Errabaletik kiroldegira jo eta Gabolatseko buelta eginda, Plaza Zaharretik eta Kalebarrenetik zehar, atzera ere Plaza Berrira ailegatu, eta hantxe amaitu da iluntzeko manifestazioa. 

Ordu erdiko iraupena izan du, eta euripean amaitu du. Horrek ez ditu kikildu, baina, protestarekin bat egin duten ia 180 lagunak. 

Manifestazioa amaituta, deigarria da oso ze hutsik eta isilik geratu diren kaleak.

Erlazionatuak